ERRAUSKETA=energia xahutzea
Hondakinak erretzea energia alperrik galtzea da:
Zentral termiko arrunta %41-42
Zabalgarbi (Bilbo, 2005) %21,5
Bestetik, energia
sortzeko beste zentral batzuek baino CO2 isurpen altuagoak dituzte
erraustegiek. Izan ere, beharrezkoa zaie erregai fosilak erretzea sistemak
funtzionatu ahal izateko: Errekuntza prozesuak hasteko, eta baita errekuntza
tenperatura beharrezko marjinen barruan mantentzeko ere. Beraz, erraustegietan
biak erretzen dira, zaborra eta erregai fosilak.
Honetaz gain, kontuan
hartu behar da erretzen den materiala berriro sortu behar dela. Hau da,
produkzio zikloan sartu daitezkeen produktuak erretzen baditugu, produktu
horiek berriro sortu beharrean aurkituko gara: lehengaiak ingurumenetik erauzi,
garraiatu, transformatu, paketetan bildu, merkaturatu… Hau guztiagatik,
produktua berriz lortzeko prozesuan, zaborra errauskailuan erreta sortzen den
elektrizitatea baino askoz energia gehiago xahutzen da. Hortaz, energia gehiago
aurreztu dezakegu birziklatuz, errausketarekin errekuperatu daitekeena baino.
Adibideak: erraustu
beharrean papera birziklatuz, 9 aldiz energia gehiago aurrezten da; plastikoa
erretzeak, birziklatzean baino 3 aldiz Negutegi Efektu Gas (Gases de Efecto
Invernadero) gehiago produzitzen ditu. (ITURRIA: Alianza Global para
Alternativas a la Incineración, GAIA).
Zer da ERRAUSKETA?
Zabalgarbi gose da, batzuek jaten eman nahi diote
Zer da ERRAUSKETA?
Zabalgarbi gose da, batzuek jaten eman nahi diote
No hay comentarios:
Publicar un comentario