miércoles, 20 de junio de 2012

Mosaikoari ateratako bideoaren aurrerapen bat

Bideoa montatzen ari gara oraindik eta hurrengo egunetan publiko egingo dugu gure web orrian. Bitartean, gosea asetzeko hona hemen aurrerapentxo bat. Irudiak apartak dira!

jueves, 14 de junio de 2012

Kultur-Kirol arloko pertsonaiek Mosaiko Erraldoiari Atxikimendua

Gaur goizean Donostian egin den agerraldian, Gipuzkoako kirol eta kultur arloko pertsonai ezagunek beraien atxikimendua eta sustengua agertu diote Ekainaren 17an egingo den “Aire Garbiak Bira Nazan. Zero Erraustegi” aldarrikapenari.
http://www.gipuzkoazz.com/zerozabor/kultur-kirol-arloko-pertsonaiek-mosaiko-erraldoiari-atxikimendua/

jueves, 7 de junio de 2012

Italiako Reggio Emilian Cavazzoliko errauste planta itxi dute, atez atekoaren arrakastagatik

Iñaki Petxarroman kazetariak twiterrez zabaldu duenez, Italiako Reggio Emilian 1968tik Cavazzoli herrian zegoen errauste planta itxi dute. Cavazzoliko alkate Graziano Delriok Ciacci ekomagazineari esan dioenez, hondakinen Atez Ateko bilketaren arrakastak egin du posible itxiera. 2002tik 2005era itxita egon zen errauskailua, toxikoen isuriak neurriak gainditzen zituelako.

http://www.argia.com/zero-zabor/2012/06/05/italiako-reggio-emilian-cavazzoliko-errauste-planta-itxi-dute-atez-atekoaren-arrakastagatik/

lunes, 4 de junio de 2012

EKAINAK 13 EGUAZTENA "ERRAUSKETARI ATEAK IXTEN DOKUMENTALA"

Ekainak 13 eguaztena arratsaldeko 19.00tan, Bergarako Irizar Jauregian "errausketari ateak ixten dokumentala" egongo da ikusgai.

Animatu eta parte hartu.

ERRAUSKETARI ATEAK IXTEN dokumentala


Debagoiena Zero Zabor taldeak «Errausketari ateak ixten» dokumentala osatu du eta «Argia» aldizkariak bere webgunean jarri du ikusgai. Dokumentalean zaborraren arazoa bere osotasunean azaleratzen saiatu dira: garai bateko zaborraren kudeaketa, Europan dauden eredu desberdinak, Europar Batzordeak hiri hondakinak tratatzeko ezarria duen hierarkia, balorizazio energetikoa, errauskailuak beharko lukeen zabortegia, errauskailuak osasunari eta ingurumenari dakarzkion kalteak, errauskailuaren atzean dauden interesak, atez ateko bilketaren ezaugarriak, bosgarren edukiontziaren desabantailak... 

Hori da gutxi gorabehera lan honetan aurkituko duzuen menua. On egin diezazuela. Eta sobrak ondo sailkatu bakoitza dagokion lekuan...

Ekainak 17, mosaiko erraldoia. Zatoz!



 http://www.gipuzkoazz.com/zerozabor/ekainak-17-mosaiko-erraldoia-zatoz/

Gipuzkoako 50 alkatek iragarri dute euren udalek ez dutela errauste planta finantzatuko


http://berria.info/albisteak/66020/gipuzkoako_50_alkatek_iragarri_dute_euren_udalek_ez_dutela_errauste_planta_finantzatuko.htm

EUSKAL HERRIA Alcaldes de Gipuzkoa muestran su «firme compromiso» de no financiar la incineradora


http://sortzen.naiz.info/eu/actualidad/noticia/20120604/alcaldes-de-gipuzkoa-muestran-su-firme-compromiso-de-no-financiar-la-incineradora

Gipuzkoako zabortegiak 2014. urte amaierarako itxiko dituzte


http://paperekoa.berria.info/harian/2012-06-03/012/001/Gipuzkoako_hiru_zabortegiak_2014_urte_amaierarako_itxiko_dituzte.htm