2. Errauskailuari esker 60.000 familiarentzat argindarra lortuko duzuela diozue … Baina ez duzue esaten argindar hori bi aldiz ordaindu beharko genukela: alde batetik zabor tasan, eta bestetik argindarraren fakturan.
Horretaz gain, hau guztia aipatzea ere ahaztu zaizue:
- Errauskailuei dagokionez Europa bitan banatzen dela: iparraldea (lurralde hotza) eta hegoaldea (lurralde beroa). Europa iparraldeko errauskailurik ez dugu defendatuko, baina esan behar da haiek errauskailuetan zaborra erretzean lortzen den “energia termikoa” (beroa) aprobetxatzen dutela, hiriburuko etxebizitzetara beroa, instalazio sareen bidez, zabalduz. Europa hegoaldean, zaborra erre ondoren lortzen den beroaren energiarekin argindarra sortzen dute. Beroa elektrizitate bihurtzen dute, horrek dakarren energia galera guztiarekin.
- Bestetik kontuan hartu behar da errauskailuek erregai fosil asko behar dutela errekuntza burutzeko (gasa batez ere). Hau da, errauskailuek ez dute zaborra bakarrik erretzen, baizik eta baita erregai fosilak ere. Zentral temikoek erregai fosilak erretzen dituzte argindarra lortzeko . Errauskailuek erregai fosilak eta zaborra, biak erretzen dituzte. Eta zaborrari dagokionez, plastikoa da erregai onena, azken finean petroleoa baita. Horregatik, errauskailuaren defendatzaileoi ez zaizue komeni hondakinak ondo bereizita biltzea. Baina plastiko eta guzti ere, esan beharra dago errauskailuek efizientzia energetiko oso murritza dutela. Eta arrazoia ulertzea erraza da: zabor poltsaren erdia inguru hondakin organikoek osatzen dute. Eta hondakin organikoak oso errekin txarrak dira, ur asko dutelako. Horregatik, energia asko xahutu behar izaten da zaborrean dauden hondakin organikoek duten ur hori bio-lehortze instalazioetan sikatzeko.
- Horretaz gain, kontuan izan behar dugu errauskailuetan berriz produkzio-zikloan sartu ditzakegun baliabide materialak (energia) desagerrarazten ditugula (edo hobeto esanda eskoria, ke eta errauts toxiko bihurtuarazten ditugula). Eta ondorioz, produktu horiek berriz sortzeko egundoko energia pila xahutu behar da: lehengaiak ingurumenetik erauzi, garraiatu, transformatu, paketetan bildu, merkaturatu… Produktua berriz ekoizteko prozesuan, zaborra errauskailuan erreta lortzen den elektrizitatea baino askoz energia gehiago xahutzen da. Eta birziklapenarekin,errausketare
kin baino askoz energia gehiago berreskuratzen da.
- Errauskailuei buruz goraipatzen den elektrizitate produkzioaren propaganda egin eta lortzen den megawatt kopurua adieraztea tranpa egitea da, beste guztia mahai gainean jartzen ez bada
No hay comentarios:
Publicar un comentario