lunes, 4 de junio de 2012

EKAINAK 13 EGUAZTENA "ERRAUSKETARI ATEAK IXTEN DOKUMENTALA"

Ekainak 13 eguaztena arratsaldeko 19.00tan, Bergarako Irizar Jauregian "errausketari ateak ixten dokumentala" egongo da ikusgai.

Animatu eta parte hartu.

ERRAUSKETARI ATEAK IXTEN dokumentala


Debagoiena Zero Zabor taldeak «Errausketari ateak ixten» dokumentala osatu du eta «Argia» aldizkariak bere webgunean jarri du ikusgai. Dokumentalean zaborraren arazoa bere osotasunean azaleratzen saiatu dira: garai bateko zaborraren kudeaketa, Europan dauden eredu desberdinak, Europar Batzordeak hiri hondakinak tratatzeko ezarria duen hierarkia, balorizazio energetikoa, errauskailuak beharko lukeen zabortegia, errauskailuak osasunari eta ingurumenari dakarzkion kalteak, errauskailuaren atzean dauden interesak, atez ateko bilketaren ezaugarriak, bosgarren edukiontziaren desabantailak... 

Hori da gutxi gorabehera lan honetan aurkituko duzuen menua. On egin diezazuela. Eta sobrak ondo sailkatu bakoitza dagokion lekuan...

No hay comentarios:

Publicar un comentario